Sarrera orokorrak Bilduma ezagutzeko, indarrean dauden aldi baterako erakusketak bisitatzeko eta eraikinaren barrualdea —arkitektura garaikidearen lan enblematikoa— ibiltzeko aukera ematen du. Museoaren Lagunek zuzenean sar daitezke, txartela erakutsita.
Nahiz eta online sarrerak agortuta egon, gogoratu Museoko leihatiletan ere egon daitezkeela sarrerak eskuragarri.
Gogoratu Museoa 19:00etan ixten dela (udan izan ezik, orduan 20:00etan ixten baita). Abenduaren 24an eta 31n Museoa 17:00etan ixten da.
18 urtetik beherakoek beren sarrera eskuratu behar dute, doakoa bada ere.
Desgaitasuna duten pertsonek pentsiodunaren tarifa murriztua baliatu dezakete.
Ezarritako deskontuak baliatzeko, dagokion egiaztagiria aurkeztu behar da, eta kontrol-langileen balidazioaren mende egongo da.
Sarrerak erosi ondoren, ez da itzulketarik egingo, Museoari egotzi dakiokeen arrazoi batengatik sartzea ezinezkoa den kasuetan izan ezik.